Amorotoko plazan Herriko taberna aurkitzen da. Taberna hau izatez udalarena da baina Maria Angeles Odiagak du alokatuta. Pintxo bikainak dastatu daitezke jaiegunetan eta enkarguz afariak ere ematen dituzte. Harremanetarako honako telefono zenbakia dute, 946243523. Herrikoak bertara hurbiltzen dira briskan eta tutean ibiltzen. Egunero zabalik egoten da, asteartea kenduta jai eguna baita.
Herrigunetik 3 kilometrora, Ugaran auzoan, Oleta aurkitzen da eta bertan hiru jatetxe daude, zein baino zein ospetsuagoa. Epermendi Jatetxea, Klaudio Jatetxea eta Ibaigane jatetxea.
Epermendi Jatetxea asteburuetan zabaltzen dute. Batez ere ezkontzen, lehen jaunartzeen eta bestelako ospakizunen banketeak ematen. Ezkontzetan, 180 lagunentzako tokia egiten dute. Harremanetarako telefono zenbakia 946841762 da.
Klaudio Jatetxea astelehena kenduta egunero zabaltzen dute. 100 lagunentzako tokia dute eta menua eta kartara ematen dute. Tabernan musean eta briskan egiteko ohitura dago iluntzetan eta aparkalekua du. Harremanetarako telefono zenbakiak 946841803 - 946243395 dituzte.
Ibaigane Jatetxean astearteetan dute jaieguna. Hiru jantoki dituzte. Tabernan 35 lagunentzako tokia dute eta bertan menua ematen dute. Jantoki berezian, erretserba egin behar da eta 60 lagunentzako tokia dute. Hirugarren jantokian, karta eskaintzen dute eta 60 lagunentzako tokia dute. Harremanetarako telefono zenbakia 946841359 da eta e-maila: ibaigan@euskalnet.net