Amoroto - Amorotoko Udala

  1. > Hasiera
  2. > Lege Oharra
Asteazkena, 2009/01/07

Lege Oharra

Amoroto.net webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, diseinuak) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak Amorotoko Udalak eta Adarnet-ek ditu. Harremanetan jartzeko:

E-mail: mblaka.amoroto@bizkaia.org
Telefonoa: 946842549

Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu ere baina ezin izango ditu argazkiak beste zerbaiterako erabili. Testu edozein euskarri fisikotan gorde daiteke baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.

Amorotoko Udalak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Datu pertsonalak babesteko bermea

Amorotoko Udala, erabiltzaileek emandako informazio pertsonalarekin osaturiko datu basearen jabea da.

Interesatuak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.