Amorotoko Kultur Etxean hainbat ekitaldi antolatzen dira herritar guztientzat.
Kultur Etxea Elizaren alboko eraikinean dago.
Kultur etxeko lehenengo solairuan, Amorotoko liburutegia aurkitzen da hainbat liburu eta ordenagailu daudelarik.
Kzgunea ere bertan daukagu. Urtean zehar hainbat kurtso antolatzen dira bertan. Batez ere herritarrak Internet erabiltzen eta Sarean nabigatzen ikasteko doako ikastaroak dira.