Amoroto - Amorotoko Udala

  1. > Hasiera
  2. > Kirolak
Asteazkena, 2009/01/07

Kirolak

Amorotok, beste herri txikien antzera, frontoia du kirola egiteko tokirik aproposena. Frontoi eder eta ikusgarria estalia da eta bertan probalekua ere badu.

Bai Amorotoko kirolzaleek zein inguruko herrietakoek frontoi hau oso estimagarri dute.
Urtean zehar hainbat txapelketa antolatzen dira. Horietako bat Amorotoko pelotazaleen elkartekoek antolatzen duten Pala Txapelketa

Pelota partiduez aparte, herri kirolak ere berton antolatzen dira. Batik bat gizon eta animali probak antolatuz.

Frontoia doan erabili daiteke egunez baina gauez erabili nahi duenak, argia pizteko fitxak erosi behar dira. Fitxa bakoitzak 3 € balio du.

Dena den, Amorotoko haurrek lehentasuna dute frontoia erabiltzeko, eskola egunetan arratsaldeko 6ak arte.

Amorotoko herritarrak Lekeitioko polikiroldegiko bazkide egin daitezke. Horrela, Lekeitioko kirol instalakuntza guztiak erabili daitezke. Urtero kuota bat ordaindu behar da eta Amorotoko Udalak dirulaguntza ematen du kuotaren diferentzia ordaintzeko.

Amorotoko Frontoia