Amoroto - Amorotoko Udala

  1. > Hasiera
  2. > Ibilbideak
  3. > Lea - Ibilbidea
Ostirala, 2010/07/30

Ibilbideak

Lea Ibilbidea, guztiz bukatu gabe dagoen arren, Lekeitiotik Amorotoko Abitxa baserrirarte joan daiteke baina espero da laster zabaltzea Lekeitiotik Munitibarrera doan ibilaldi guztia.

Lea Ibilaldiak guztira 22 kilometro izango ditu eta Lea ibaiari jarraituko dio ibilaldiak. Mendexako Marierrotan emango zaio ibilbide luze honi hasiera eta Munitibarko Agorria Errotan bukaera.

Oraindik bukatu gabe dagoenez, Amorotoko Abitxa baserrian emango diogu hasiera baina bukatutakoan, Mendexako Marierrotan hastea izango da onena.

Abitxa baserritik Amorotoko Errotabarrira pasatuko gera Lea ibaiaren albotik. Zubi zahar bat zeharkatuz, Oleta auzorantz abiatuko gara. Oleta auzoan dagoen jolastokian bide gorriari jarraituko diogu Ipidei baserrira heltzeko.

Ipidei baserritik bide gorria jarraituko dugu. Bertan urjauzi eder bat ikus daiteelarik. Ibaiaren beste aldean, Amorotoko garbigunea dago Burdinola enpresaren alboan. Bideari jarraituz, gaur egun bertan behera dagoen etxe zahar batetara helduko gera. Bere alboan antzarretan erabiltzen diren itsasontziak ikus daitezke.

Ibilaldiarekin jarraituz, Arropain Auzora helduko gera, ontziola bat ikusiko dugu eta bere alboan Zubieta Jauregia. Pasai polit hau ikusiz, Marierrotara ailegatuko gera. Ibilbidea hemen bukatzen da baina izanez gero Karraspio hondartzara edo Lekeitiora joan gaitezke.

Berriz Amorotora joateko ibilbide berdina egin daiteke. Lea ibilbideari buruzko informazio gehiago Lea Ibilbidearen webgunean.