Amoroto - Amorotoko Udala

  1. > Hasiera
  2. > Herri Eskola
  3. > Zerbitzuak
Ostirala, 2010/07/30

Herri Eskola

Garraioa: Taxiak, elexalde auzotik kanpo bizi diren haurrentzat, bi ostera egiten ditu eskolara. Lehen biziko ostera goizez izaten da haurrak eskolara eramateko eta bestea arratsaldetan etxera eramateko hain zuzen ere. Taxia eskolara iristerakoan, haurrak pertsona batek jasotzen ditu, klaseak hasi bitartean zaintzeko. Klaseak bukatu bezain pronto, pertsona berberak haurrak zaintzen ditu taxia iritsi bitartean.

Jantokia: Eskolaren alboan, haurrentzako jantokia dago. Eguerdiko ordubatetan hasita ematen diete jaten haurrei. Nerea Gabiola arduratzen da bazkaria ematen.

Gelak: Bost gelak osatzen dute eskola. Horietako lau gelatan, ordenagailu bat dago gela bakoitzeko eta bestea psikomotrizitate gela da.

Internet: Eskolak internet zerbitzua du eta baita ere eskolako haurrek webgune bat eraiki dutu, eskolan gertatzen diren gauza guztien berri bertan emanten dutelarik. Webgunea.