Amorotoko eskolak hainbat ekintza antolantzen ditu bai irteerak eginez eta baita beste eskola batzuekin hartu-emanak eginez. Horietako ekintza batzuk behean azaltzen ditugu:
- Abenduan, Santo Tomas egunean, Lekeitiora joaten gara bertan antolatzen den azoka ikustera.
- Gabonetan, gabon kantak abesten dituzte eskolako haurrek. Baita ere Barakaldoko Bec-era joaten dira PIN-a bisitatzera.
- Eskolak, Txitxiburduntzi eguna antolatzen du. Bertan Txorixo jana egoten delarik. Tailerrak eta jolasak antolatzen dira eta baita ere ikuskizunak.
- Otsailean inauteriak ospatzen ditugu, eskolako guztiak mozorratzen direlarik.
- Ingurumenari buruzko bi programaetan hartzen dute parte. Ibaialde programan, errekei eta ibaiei buruz azterketa sakonak eginez eta bestea Azterkosta programan, ingurugiroa apur bat aztertzeko.
- Hilero Txintxonga aldizkaria ateratzen dugu herrian eta eskolan gertatzen diren hainbat berri interesgarri azalduz.
- Urtero Txotxongiloak ikustera Donostiara joaten dira eta baita ere Ingeleses antzerki bat egiten dute.
- Igeriketa ikastaroa antolatzen da eta Lekeitioko Trinkete Etxean kokatua dagoen udal igerilekura joaten dira.
- Lea-Artibai mankomunitateko olinpiadetan, beste herrietako eskolekin batera, Amorotokoek olinpiadetan parte hartzen dute.
- Eskolako haurren artean, bertsolaritza txapelketa antolatzen da bost saiotan banatuta. Bertsolari bat etortzen da eskolara haurrei irakasteko.
- Nolega programan hartzen dugu parte. Programa hau antzerkigintza eta Kantagintza programa da.
- Kurtsoa bukaerako jai bat antolatzen dugu herriko plazan. Hainbat ekintzatan parte hartzen dugu. Esate baterako Antzerkia eginez, txirula joz, dantza eginez eta abar. Baita ere kutso bukaeran bidai bat antolatzen dugu. Haur hezkuntzako haurrak, egun pasako irteera izaten dute eta lehen hezkuntzakoak gaua kanpoan igarotzen dute.