Elkarte hau Amorotoko eskolako haurren gurasoek osatzen dute. Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte.
Ekintzetan, beste batzuen artean, Santa Ageda eguna antolatzen dute. Bai guraso zein haurrek, makila bat eskuetan hartuta eta baserritar gisara jantzita, baserriz baserri Santa Ageda abesten joaten dira. Guztientzat egun alai eta berezi bat bihurtuz.
Olentzero jaia ere antolatzen dute. Haur guztiak Amorotoko plazara joaten dira abenduaren 24an Olentzerori ongi etorria ematen.
Guraso elkartekoek ludotekaren ardura daukate eta txandakatu egiten dira ludotekako orduetan arduradun izateko. Ludoteka lokala.
Gurasoen elkarteko ardura, Nerea Itzak eta Izortze Gogenolak dute.