Kirolak

Amorotok, beste herri txikien antzera, frontoia du kirola egiteko tokirik aproposena. Frontoi eder eta ikusgarria estalia da.

Udalak proiektua onartua dauka frontoiko instalakuntzak handitzeko eta hobetzeko. Obren 1. fasea 2019ko hasieran hasiko dira.

Frontoia doan erabili daiteke baina argia behar izanez gero, ordaindu egin behar da.

Amorotoko frontoiko arauak ondorengoak dira:

  • Amorotoko eskolako umeek eskola egunetan lehentasuna dute frontoia erabiltzeko, eskola orduetan eta arratsaldeko 17:30ak arte.
  • Berez ezin da frontoian kirol edo ekintza bat baino gehiago praktikatu. Hala ere, momento horretan frontoia erabiltzen ari den edo direnekin adostuz gero, ahal izango litzateke.
  • Ezin daiteke frontoia ordu bat bainho gehiago erreserbatu. Erreserbak egiteko erabili webgune honetako aplikazioa.

Beste alde batetik, Amorotoko herritarrak inguruko herrietako polikiroldegiko edo kirol instalakuntzen bazkide egin daitezke, bertako kirol instalakuntza guztiak erabili ahal izateko. Amorotoko Udalak dirulaguntza ematen du urteko kuotaren diferentzia ordaintzeko.