Amorotoko eskola

Amorotoko  herri eskola, Elexalde auzoan kokatuta dago,frontoi alboan, hain zuzen ere, eta kultur etxea du aurrez aurre.

Eskaintzarik nagusiena,haur eta lehen hezkuntzara zuzenduta dago. 2018/2019ko ikasturtean 26 ikasle daude: 12 haur hezkuntzan eta beste 14 lehen hezkuntzan. Momentu honetan, Bizkaiko eskolarik txikiena gara. Normalean, urtero irakasle kopurua aldatu egiten da.

Bi irakasle behin betiko daude eta beste bost ikasturtero aldatzen direnak. Lau tutore daude eta ingelesa, musika, heziketa fisikoa eta aholkularitza espezialitateen irakasleak.

Haur hezkuntzan talde bakarra dago. Lehen hezkuntzan, bestalde, bi talde daude eta adin aniztasuna da gure ezaugarri nagusia.

Metodologiari dagokionez, autonomiaren pedagogian eta proiektuetan oinarritzen gara.

Ikastetxean jantokia ere badaukagu non gure sukaldariak izugarrizko janari gozoa prestatzen digun.

Garraio zerbitzua ere badaukagu.

Eskolako ordutegia bi txandetan banatuta dago. Lehen txanda,goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00arte da eta bigarren txanda arratsaldeko 14:30etatik 16:00ak bitartekoa.