Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Garraioa:

Eskolan, Elexalde auzotik kanpo bizi diren haurrentzat, autobus zerbitzua dago.

Lehen biziko ostera goizez izaten da haurrak eskolara eramateko eta bestea arratsaldetan etxera eramateko hain zuzen ere. Autobusean laguntzaile batek zaintzen ditu, baita ere klaseak hasi arte.

Klaseak bukatu bezain pronto, laguntzaile berberak haurrak zaintzen ditu autobusak ibilbide osoa bukatu arte.

Jantokia:

Eskolaren alboan, haurrentzako jantokia dago. Eguerdiko ordu-batetan hasita ematen diete jaten haurrei. Nerea Gabiola arduratzen da bazkaria egiten eta txikiei laguntzen Itziar Arostegi eta Irune Portillo.

Gelak:

2015 udan  burutu du udaletxeak eskola obra.

Lau gelak osatzen dute eskola eta beste bi irakasle gela daude. Horietako lau gelatan, hiru-lau ordenagailu daude gela bakoitzeko eta beste informatika gela bat dago.

Internet:

Eskolak internet zerbitzua du eta baita ere eskolako haurrek blog bat eraiki dute, eskolan gertatzen diren gauza guztien berri bertan ematen dutelarik.

Blogaren helbidea: amorotokoeskola.blogspot.com.es