Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Amorotoko eskolak hainbat ekintza antolatzen ditu bai irteerak eginez eta baita beste eskola batzuekin hartu-emanak eginez. Horietako ekintza batzuk behean azaltzen ditugu:

  • Gabonetan Durangoko liburu azokara joaten dira.
  • Abenduan, Santo Tomas egunean, Lekeitiora joaten dira, bertan antolatzen den azoka ikustera.
  • Gabonetan, gabon kantak abesten dituzte eskolako haurrek.
  • Eskolak, Txitxiburduntzi eguna antolatzen du, bertan txorixo jana egoten delarik. Tailerrak eta jolasak antolatzen dira.
  • Otsailean inauteriak ospatzen dira , eskolako guztiak mozorrotzen direlarik.
  • Ingurumenari buruzko eta Eskola Agenda 21en programa barruan,ekintza desberdinak burutzen dira:  Ibaialde programan, errekei eta ibaiei buruz azterketa sakonak eginez eta bestea Azterkosta programan, ingurugiroa apur bat aztertzeko.
  • Igeriketa ikastaroa antolatzen da eta Lekeitioko Trinkete Etxean kokatua dagoen udal igerilekura joaten dira.
  • Lea-Artibai mankomunitateko olinpiadetan, beste herrietako eskolekin batera, Amorotokoek olinpiadetan parte hartzen dute.
  • Eskolako nagusiek bertsolaritzako klaseak egiten dituzte. Bertsolari bat etortzen da eskolara haurrei irakasteko. Eskola eta udaletxearen laguntzarekin egiten da.
  • Kurtsoa bukaerako jai bat antolatzen dute. 
  • Baita ere kurtso bukaeran bidai bat antolatzen dute gauak ikastetxetik kanpora pasatzeko.
  • Kurtsoari bukaera emateko urtero, Lekeitioko hondartzara joaten gara.