UEMA

Amorotoko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen partaide da 2001 urtetik aurrera.

Euskaraz bizitzeko aukera egin duten 52 herrik osatzen dute mankomunitatea, eta bertotik, asmo hori gauzatzeko hainbat zerbitzu eta baliabide jasoten ditu udalak, besteak beste, udalaren barne funtzionamendurako beharrezko diren planak; eta horiek martxan jartzen laguntzen du UEMAk.

Udal beharginek euskaraz lan egiteko baliabideak eskaintzen ditu, horretarako tresna garrantzitsua izanik sarean daukan webgunea. Horrez gain, udalerriaren bizitza euskalduntzeko kanpainak bideratzen laguntzen du, horien artean, merkataritza alorrekoa, osasun zerbitzuak euskalduntzekoa, udalerri euskaldunetako kultura egileen lana bultzatzea eta oro har, %70etik gorako euskaldun kopurua daukaten herriek behar dituzten era guztietako hizkuntza zerbitzuak

  • Uema