Elkarteak

 

Amorotoko frontoi ederrak zer ikusi haundia du Amorotoko gazte eta ez hain gazte diren kirolzaleen artean. Bertan hainbat proba antolatzen dituzte bai Amorotoko kirol elkartekoek zein inguruko herrietako kirolzaleek.

Amorototarrak Pelatazale haundiak dira eta urtean zehar hainbat pala eta esku pilota txapelketa antolatzen dituzte. Horien artean, pala txapelketako ligilla bat antolatzen dute.

Ligilla hau bi mailatan banatzen da. Lehenengo mailan nagusiak sartzen dira eta bigarren mailan Amorotoko gaztetxoak.

Pala txapelketa honek, otsailean hasita, bi edo hiru hilabetetako iraupena izaten du eta Amorotoko hainbat gaztek hartzen dute bertan parte.

Parte hartzeileek hainbat arau bete behar dituzte horrela txapelketak ongi irten dezan. Ondoren arauetariko batzuk agertzen dira:

Partiduak 40 tantutara izanten dira. Bikote bakoitzak ordezko bat izango du, txapelketan jokatzen ez duena eta ezin izango da berau aldatu. Partiduari hasiera emateko, 10 minutu baino gehiago ez da itxarongo, beraz, bikoteren bat ez balitz agertuko abisatu barik, partidua galdutzat emango zaio. Ligatik bikoteren bat erretiratuko balitz, txapelketan ez bazuten apuntatu legez izango da, hau da, jokatutako partiduak ere ez dira kontutan edukiko.