Elkarteak

 

Amorotoko jaiek ospe haundia daukate bai Amorotokoen artean eta baita inguruko herri guztien artean.

Ospe hori beste batzuen artean, Amorotoko jai batzordeari eskertu behar zaio. Batik bat egiten duten lan haundiarengaitik jai bikain hauek antolatzen.

Amoroton jai batzorde bi daude. Lehenengoa, Amorotoko jairik nagusienetan, hau da, San Martin jaien antolakuntzan aritzen direnak eta bigarrena, Oletan ospatzen diren Bazko eguneko jaiak antolatzen aritzen direnak.

Jai batzordeko kideen lana jaietarako egitaraua eta antolakuntza prestatzea da eta herri guztia murgiltzen da jai hauek prestatzen.