Alkatearen agurra:

Pozten naiz zu agurtzeaz Amorotoko Udalaren gune digitaletik. Gune honen bidez elkar ezagutzea espero dugu eta horretarako Udalaren gaineko informazioa zabalena ez ezik, bere zerbitzuak eta udal baliabideak ere eskura jartzen dizugu.

Uste dugu bisitan hurbiltzen denak informazio hori behar duela,  udal antolakuntza sailarekin harremanetan jarri behar dela edo, ezagutu nahi gaituela , besterik ez.

Beraz, hemen Udaleko atea zabalik aurkituko du, etengabeko komunikazioa udal zerbitzu guztiekin eta ni neurekin.

Baliabide hau, denoi eskaintzen diet, alkatea naizen aldetik gehien estimatzen dudan jarraibidea betetzeko: herritarren ondoan beti egoteko eta udal antolakuntza harkor, adeitsu eta eraginkor bihurtzeko.

Udalbatza osoaren izenean ongietorri Amorotoko Udalera.

Ibon Gabiola Idoiagabeitia
Amorotoko alkatea

Amorotoko Udaletxea

 

Herriko plazan kokatuta dago. Elizaren eskuinean dagoen eraikuntzan.

Udaletxearen ezker aldeko eskilarak igota Idazkaritza dago.

Jendaurre-ordutegia: 9:00tik 14:00ra da.