Leku interesgarriak

 

Amorotoko plaza txiki politaren inguruan, XVIII eta XIX. Gizaldiko baserriez gain, San Martin eliza gotiko-barrokoa aurkitzen da eta baita ere XIX. gizaldiko udaletxea eta taberna.

San Martin parrokia XV eta XVIII. gizaldikoa dela esan daiteke nahiz eta aurretik baseliza bat bezala erabiltzen zen. 1519 urtetik aurrera heldu zitzaion parroki askatasuna garai hartako Aita Santuak emandako bula baten bidez. Urte hori izan zen Amoroto herri bezala sortu zena eta Lekeitiotik banandu zen urtea. San Martin eguna uztailaren 4an ospatzen da.

Amorotoko eliz ondareak, parrokiatik aparte, San Migel eta Santa Barbara baselizak osatzen dute kanposantua ahaztu gabe.

San Migel baseliza, Elexalde auzoaren sarreran aurkitzen da. Baseliza hau XX. Gizaldiko estilo herritarrekoa da. Sarreraren ate gainean, inskripzio bat dago erliebean San Migel Goiaingerua jartzen duelarik eta beraren gainean harri grisezko gurutzea erliebean. San Migel eguna irailaren 29an izaten da.

Santa Barbara baseliza, izen bereko mendi tontorrean aurkitzen da. Amorotoko urtegiaren alboan eta bertatik herri guztia ikus daiteke. Bertara joateko Odiaga auzoko loma deritzon tokitik igo daiteke. Zehaztu ezineko datan eraikitako estilo herritarreko eraikina da. Santa Barbara eguna abenduaren 4an ospatzen da.

Kanposantua XIX. Gizaldiko estilo neoklasikoko eraikina dugu. Barruan kapera ere badago. 1834. urtean berrikuntza batzuk egin ziren bertan baina noizkoa den ezin da jakin.

Azkenik, Amorotok Bide gurutze ugari ditu. Horien zer egiteko nagusiena, herrian dauden lau auzoen elkar arteko komunikazioa da. Hau da, Elexalde, Urrutia, Odiaga eta Ugaran auzoak, elkar artean komunikatzeko sinboloak.

Argazkiak