Leku interesgarriak

 

Frontoia

Elizaren atzean, frontoia eta eskolak daude. Frontoia 1982 eraberritu zuten. Aldagela berriak, dutxak eta baita ere frontoia estali egin zuten. Horrela euria denean ere bertan egon daite. Era berean argia ere sartu zuten.

Kanpoaldean, zurkaitz handiei eutsitako hormatzarra dauka, tamainu desberdinetako harriz egina. Barruan harlauz egindako frontisa eta grifazko ibilgua daude. Probalekua ere badu eta bere probarriak 1949ko data dute.

Frontoi aterpedun eder eta handi honetan, gaur egun, era askotako ospakizunak egiten dira. Esate baterako edozein motatako jaiak, kantaldiak, bertsoak, kontzertuak, dantzak, probak eta noski pelota partida ederrak.

Eskolak

Amorotoko Eskolak frontoiaren alboan daude kokatuta. XX. Gizaldiaren hasierako ereikin ohikoa da. 1920ko planoak agertzen dira eta 1953an berriztapenak egin zituzten..

Eskolen alboan, haurrentzako jolasgune berri bat dago. Berau 2001. urtean egin zuten baina 2006. urtean berrikuntza batzuk egin zituzten farola berriak sartuz.