Leku interesgarriak

 

Amorotoko ekonomi ekintzapide nagusia nekazaritza eta abeltzaintza zen. Hauen osagarri bezela, nekazal produktuak eraldatzeko beharrak, erroten sorrera ekarri zuten. Errotak garia eraldatzeko lekuak ziren. Beraietan bizi zirenak nekazaritza zuten ogibide nagusia baina batzen zituzten gari garauak urun bihurtuz, diru sarrera osagarriak lortzen zituzten.

Amorotoko errota batzuk ondokoak ditugu:

Arminerrota errotea, Urrutia Auzoan aurkitzen da. XVII. Gizaldiko estilo barrokoa da. Nahiko gaizki zaindurik dago.

Bolu errotea, Oletan aurkitzen da Ugaran auzoan. Ezaugarririk bereizgarriena sarrerako horma gaineko arkua da baina tamalez jaustear dago.

Errotabarri Errotea, Ugaran auzoan dago. XIX. Gizaldikoa da eta herri estiloa du. Ondo zaindua dago eta gaur egun baserri lanetarako erabiltzen da. Lea Ibilbidea bertotik igarotzen da.