Inguruak

Amorotoko herriaren inguruek natur ikuspegi aberatsa dute. Eskualdearen ezaugarririk nagusiena bere geografi menditsuak, Lea eta Artibai ibaiak eta bere Kostalde zoragarriak osatzen dute.

Amoroto aurkitzen den eskualde dotorea, guztira 12 herrik osatzen dute. Gehien bat Amoroto bezelako herri txikiek, nahiz eta haundiagoak ere badauden. Amorotoz gain, honako herriek osatzen dute eskualde hau:
Mendexa, Lekeitio, Ispaster, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Ziortza-Bolibar, Markina, Etxebarria, Berriatua eta Ondarroa.

Herri bakoitzak bere ohiturak eta bizimoduak gorde ditu. Herri batzuk baserri giroa daukate, beste batzuk industrialde giroa eta baita ere arrantza giroa. Argazkiei begirada bat emanez, ikus daiteke hobekien ze nolako zonalde aberats eta interesgarria aurkitu daitekeen Amoroto ingurualdean.

Eskualdeko herriak