Ibilbideak

 
 

Amoroto - Oleta ibilbideari, Amorotoko plazan emango zaio hasiera. Elizpeko atzeko atetik irtengo gara eta eskilarak jeitsi ondoren, asfaltozko bideari ekingo diogu.

Hilerria igaro ondoren, lomaganera iritsiko gara jarraian Odiaga Auzoan sartuko gara. Bi bide agertzen dira eta guk behera doana hartuko dugu. Bideak behera egiten du eta behera ailegatzerakoan gorantz doan bidea hartuko dugu.

Amis baserrira helduko gara mendia igotakoan. Hemen eskubitara doan bidea hartuko dugu, gorengoa hain zuzen ere. Bide horrek gorantz jarraituko du eukalipto tartean eta berehala Abaroa baserrira iritsiko gara.

Toki honetatik Amorotoko herrigunea ikus daiteke paisai menditsu batetan kokatua. Ibilbideak beharanzko joera hartuko du. Asfaltozko bidean jarraituko dugu zuhaitz artean. Gutxira Goiogana etxe ederra ikusteko aukera daukagu baina guk Ugaran Auzoa ipintzen duen seinaleari jarraituko diogu.

Baserri eta zuhaitz artean ibiliz, Abitxa baserrira ailegatuko gara. Hemen Lea ibilbideko bide gorria hartuko dugu Oletarantz.

Lea ibaiak lagundurik eta zuhaitz artean, Oletara ailegatuko gara azkenik.