Ibilbideak

 
 

Amoroto - Kurtxia - Lekeitio ibilbideari, Amorotoko Oleta auzoan emango zaio hasiera eta baita bukaera ere . Hasiera batean Lea ibilbidea hartuko dugu Gizaburuagarantz doana.

Errotabarri baserrira ailegatuko gara. Baserriaren alboko zubi ederra zeharkatuz eta Lea ibaiaren albotik oinez joanez, Abitxa baserrira helduko gara. Baserri honetatik eskumatara dagoen bidea hartuko dugu. Aldapatxo bat igoz, Gizaburuaga Oletara daroan bidera ailegatuko gara. Bidea zeharkatuz, mendirantz, baso bide bat hartuko dugu. Pinadi eta eukalipto tartean, mendia igoko dugu.

Mendia igotzean, Txantantorre baserrira helduko gara eta bertatik Amorotoko herrigune guztia ikusi dezakegu. Baso bidea jarraituko dugu horrela, Ispasterko Kurtxia auzora ailegatuko garelarik. Leku oso polita eta paregabea dugu berau. Bere baserri ederrekin eta baita duen pasaia politarekin, bertatik Lekeitio guztia ikus daitekeelako.

Kurtxia Auzoan, baserri artean gaudela, bi ibilbide egiteko aukera ematen digu. Lehenbiziko ibilbidea, Lekeitiora daramana, hau da Lekeitioko eskoletara zuzenean daramana. Ibilaldi hau ez da hain luzea. Bigarren ibilbidea, bestalde, askoz ere luzeagoa da bertatik Otoio mendira joango bait gara. Zatika ipintzen duen seinalea hartuko dugu eta Lekeitio Gernikara doan bide jeneralera iritsiko gara.

Bidea zeharkatuko dugu eta Zatika auzorantz doan aldapa igoko dugu. Aldapa pinadi tartean igoko dugu Otoio mendira heltzeko. Antenaren bestekaldera hurbilduz, jeisten hasiko gara Otoio mendia. Malda haundia da baina baita ere paisai polita ere. Mendi guztia jeitsita, Lekeitio - Gernika doan bidera ailegatuko gara. Lekeitiorantz joango gara eta gero karraspio hondartzarantz.

Isuntza hondartza eta parkearen gainetik, Marierrotara iritsiko gara. Hemendik Lea Ibilbideari ekingo diogu, horrela Ipidei baserrira iritsiz, Oletan bukatzeko