Ibilbideak

 
 

Amoroto - Santa Eufemi ibilbideari, Amorotoko plazan emango zaio hasiera. Elizpeko atzeko atetik irtengo gara eta eskilarak jeitsi ondoren, asfaltozko bideari ekingo diogu.

Hilerria igaro ondoren, lomaganera iritsiko gara eta gero Legardiz baserria igaroko dugu. Bi bide agertzen dira eta guk goikoa hartuko dugu Arratzika baserrira doana.

Paraje menditsu eder honetan, makina bat baserri ikusgarri ikus daitezke. Telleria baserria ikusiko dugu. Ezkerreko bidea hartuz, Etxebarri eta Etxezahar baserriak igaroko ditugu.

Aldapatxo bat igoz, eskubitara dagoen bidea hartuko dugu. Aulesti ipintzen duen seinalea jarraituz hain zuzen ere. Eukalipto artean oinez joan ondoren, Mendiko baserrira iritsiko gera.

Mendiko baserria alde batera utziz, Aulesti seinalea jarraituko dugu. Denbora gutxira Satutxu seinaleari jarraituko diogu ezkerreruntz dagoen bidea hartuz.

Laster batean, asfaltozko bidea alde batera utziko dugu baso bide bat hartuz. Santutxu jartzen duen seinaleari jarraituko diogu.

Santutxu albotik igaroko gara nahiz eta Santutxu ermita ikus dezakegun pixkat bidetik irtenda. Bideari ekiteko baso bide goruntz jarraituko dugu. Aldapa haundiak daude baina berehala Santa Eufemi mendira ailegatuko gara.

Santa Eufemi ermitara igotzea nahi bada, Aterpe alboko bidea gorantz egin behar da. Momento batean eskilara batzutara helduko gara, 204 eskilara hain zuzen ere eta hauek igota Santa Eufemi ermitara iritsiko gera paisai ederra ikusteko aukera ematen digularik.