Ibilbideak

 
 

Amoroto - Mendexa - Amoroto ibilbideari, Amorotoko Oleta auzoko jolastokian emango diogu hasiera. Hasiera batean Lea ibilbidea hartuko dugu Lekeitiorantz.

Ipidei baserrira heldutakoan Mendexara doan aldapa hartuko dugu. Aldapa gogor hau igotakoan Leagi-torrera ailegatuko gara. Leku zoragarria dugu benetan hau bere baserri ederrekin eta gainera Amoroto osoa ikusteko aukera galanta ematen digu.

Leagi-Torretik Mendexarantz abiatuko gara. Herriko elexaldea ikusirik, Zelaigane pentsioaren azpian dagoen bideari jarraituz, Lekeitio Ondarroako bidera helduko gara. Toki honetan, nahi baldin bada, basoko bide bat hartzen badugu, haitzak eta itsasoa ikusteko aukera ematen digu. Pasaia zoragarria benetan. Berriz bidera itzuliz Lekeitiorantz abiatuko gara bidean zehar. Endai kanpina igaroz eta bidetik jarraituz, Karraspio hondartzako goiko aldera helduko gara.

Karraspio hondartzatik Lekeitiorantz jarraituz, Lekeitio Mendexa banatzen duen zubira helduko gera. Zubia zeharkatu gabe, Lea ibilbidea hartuko dugu Marierrota bidez.

Lea ibilaldiari edo bide gorriari hasiera emango zaio. Lea erreka jarraituz eta pasai ikusgarria ikusiz Ipidei baserrira helduko gara eta hemendik ibilaldia hasi dugun tokira heltzeko. Gainera toki aproposa bazkaltzeko, Amorotoko hiru jatetxe ezagun baitaude bertan.