Ibilbideak

 
 

Amoroto - Aulesti ibilbideari, Amorotoko plazan emango zaio hasiera. Elizpeko atzeko atetik irtengo gara eta eskilarak jeitsi ondoren, asfaltozko bideari ekingo diogu.

Hilerria igaro ondoren, lomaganera ailegatuko gara eta gero Legardiz baserria igaroko dugu. Bi bide agertzen dira eta guk goikoa hartuko dugu Arratzika baserrira doana.

Paraje menditsu eder honetan, makina bat baserri ikusgarri ikus daitezke. Arratzika baserria igarota ezkerreko bidea hartuko dugu. Etxebarri eta Etxezahar baserriak igaroko ditugu.

Aldapatxo bat igoz, eskubitara dagoen bidea hartuko dugu, Aulesti ipintzen duen seinalea jarraituz hain zuzen ere. Eukalipto artean oinez joan ondoren, Mendiko baserrira iritsiko gara.

Mendiko baserria alde batera utziz, Aulesti seinalea jarraituko dugu. Paisaje oso menditsua da eta oso polita ere. Honela jeitsiz, Lea ibaira ailegatuko gara. Zubia zeharkatuz, Aulesti Gizaburuaga bide jenerala topatuko dugu. Hemen ezkerraldera hartuko dugu jarraian Aulestira heltzeko.