Amoroto Herria

 

Amoroto, lau auzotan banatuta dago.

  • Elexalde auzoa da populatuena eta bertan aurkitzen dira Udaletxea, eskola, plaza, frontoia eta abar ...
  • Ugaran auzoan, Oleta aurkitzen da eta bertan hainbat jatetxe eta enpresa topa ditzakegu.
  • Urrutia auzoan ere enpresa bat aurki dezakegu eta hainbat baserri.
  • Odiaga auzo menditsuan, makina bat baserri aurki ditzakegu.

Hedapena

Amorotoko udalerriak 13,4 km² azalera du. Inguru gehiena menditsua da.

Lea Ibaia igarotzen da bertatik. Ibai honek Oiz mendian ekiten dio bideari Mendexako itsasertzean itsasoratzen denerarte. Guztira 20 kilometroko bidea egiten du.

Amorotoko herrigunea medi totorrean egon arren, mendi magaletan ere auzoguneak ditu. Hori dela eta, hainbat herrirekin muga egiten du. Esate baterako, Aulestia, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Mendexa eta Berriatuarekin.