Jaiak

Amorotoko jairik ospetsuenak, San Martin Jaiak dira eta uztailean ospatzen dira. Baita ere San Migel, Santa Barbara eta Bazko jaiak ospatzen dira.

San Martin Jaiak

Uztailaren 4an ospatzen da San Martin eta uztailaren 5ean San Martin bigarren eguna.

Egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi prestatzen eta ospatzen dira. Kontzertuak, erromeriak, herri kirolak, pelota partiduak, bertsolariak, mozorro lehiaketak, bazkariak eta abar..., horrela, Amorotoko jaiak, ingurualdeko herri txikietariko jairik ospetsuenak eta ezagunenak bihurtuz.

San Migel eguna

Irailak 29an ospatzen da herrikoentzat egun berezia den hau. Goizean meza egoten da San Migel ermitan eta meza ostean, gailetak eta ardoa hartzen dira auzokoen kontura. Gauean erromeria izaten da herriko plazan, giro paregabea antolatuz herriko bai gazte eta zaharren artean.

Bazko Eguna

Oletarrentzat eta baita ere inguruko herri guztientzat, Bazko jaiak ezagunak dira. Bertan, Oletan, hainbat ekitaldi antolatzen dira. Mus Txapelketa, herri kirolak, kontzertuak, erromeria eta abar. Jai hauek aste santua eta 40 egunetara ospatzen dira.

Santa Barbara eguna

Abenduaren 4an ospatzen da. Meza egiten da mendi tontorrean kokatuta dagoen Santa Barbara baselizan. Auzokoek gailetak eta ardoa banatzen dute meza ostean. Gauean jaiak jarraitzen du erromeri eder batekin.

Gaurko agenda