Historia

 

1994. urtean, uztailak 3an, Amorotoko jaien barruan, Jokin Solozabal bertsolariak, behean agertzen den bertsoa bota zuen, Amorotoko ikurrin zahar baten aurrean, uztailaren 17an ikurrinaren ehungarren urteurrena ospatzen zelako

Bertsoa

Ikurrinaren irudi hori
denok dugu gogokoa,
esan nahi baitu Euskal Herriko
ikur ta logotipoa,
ikurrin asko dago gaur egun
bertso baten antzekoa,
batzuk itxura bikaina bainan
esanahirik gabekoa,
eta hau berriz itxura txarra
baina esanahi haundikoa.

Ikurrin hori jaso zuenak
igual ez zuen espero,
gaur egunean izango zunik
hainbat euskaldun bezero,
traste zaharrak jaso beharrak
sortzen du hainbat endredo,
baina garaian detaileren bat
norberak izanez gero,
inoiz ez dago esaterikan
zer balioko dun gero.

Ehun urte dira ikurrin hori
jarri zutela aidean,
oraindik ere ez da ikusten
hori galtzeko bidean,
azken aldian zeremonia
pranko badugu tartean,
nahiago nuke iraungo balu
behintzat beste ehun urtean,
gutxi edo asko, iraungo du bai,
denok nahi dugun artean