Esaera Zaharrak

Atal honen bidez, esaera zaharren txoko hau osatzea nahi dugu. Batez ere zuen laguntzarekin.

Hori dela eta, eskertuko genizueke, hitz egiten erabiltzen dituzuen edo ezagutzen dituzuen esaera zahar horiek guri bidaltzea.

Dagoneko, 31 Esaera Zahar ditugu.

" Nobijuueee? Hoba urte guztirako orijue! " Bidaltzailea: Txitxirri

" Beha lehenik nintzan azkenik " Bidaltzailea: Naroa

" De tal palo tal astilla " Bidaltzailea: Gloria Lucía Amoroto

" Tximinoa gorago , uzkia ageriago " Bidaltzailea: elenamrkaide

" Begietan eman " Bidaltzailea: Ainhoa Azua

" Sardina bat lan, sardina bat jan " Bidaltzailea: Lide

" Tiro batez bi xori " Bidaltzailea: Peio

" Nun aipa, han gerta " Bidaltzailea: Peio

" Urrunetik patarra xut, urbilago eta malda maltsuago " Bidaltzailea: Peio

" Kanpoan uso, etxean otso " Bidaltzailea: Peio

" A, ze parea! karakola eta barea. " Bidaltzailea: Andrea

" Armiarmaren pausoa, euriaren asmoa " Bidaltzailea: rebeca

" Maria guria gorueta, behar ez den orduetan " Bidaltzailea: Ansola Etxepare

" Azaroan hotz, negua motz, azaroa bero, negua gero " Bidaltzailea: Juncal Ansola

" Oletan neska gaztikin olgetan. " Bidaltzailea: Asier Gabiola

" Ortuko areriorik handienak... auzoko oiloak! " Bidaltzailea: onaindia

" Hamar lagun txar baino, bat ona hobe! " Bidaltzailea: onaindia

" Astoak zaldiari..... arre! " Bidaltzailea: onaindia

" Eztul zaharra, lagun txarra! " Bidaltzailea: onaindia

" Euskeraz egiterik ez, eta erderaz jakin ez! " Bidaltzailea: onaindia

" han be, txakurrak ortozik! " Bidaltzailea: onaindia

" Emoten badakizu, lagunik ez dozu faltako " Bidaltzailea: onaindia!

" Guzurra esan neban mendian, neu baino lehenago heldu zan herrira! " Bidaltzailea: onaindia

" Elizara errenka, tabernara korrika " Bidaltzailea: onaindia

" Baserritar kalezale, etxe hondatzaile. " Bidaltzailea: Udala

" Geroa, alperraren leloa. " Bidaltzailea: Udala

" Paskoko euria, urte guztiko ogia. " Bidaltzailea: Udala

" Lehengo lepoan zuk burua. " Bidaltzailea: Udala

" Zer ikusi, hura ikasi. " Bidaltzailea: Udala

" Nolako aita, halako semea. " Bidaltzailea: Udala

" Ordaintzeko azkena, hartzeko lehena. " Bidaltzailea: Udala

" Jesus, Maria eta Jose, beti jan eta beti gose. " Bidaltzailea: Udala

Bidali Esaera Zahar bat