Abestia Amorotori

Jose Gabiolak Amorotori eginiko abesti ederra dugu ondoko hau.

Guk garai batean zutaz oroitzean
uste bait genuen beldurrez,
gure herria hustuko zela
denak joango zirela ihes.
Baserri txuriak zelai ta mendiak
gelditzen zirela negarrez,
baina ahots batek esaten zuen
denak etorriko dirade.
Ai, ai Amoroto baso zelai
mendi tontor.
Ai, ai, ai Amoroto
herri txiki herri jator.
Ai, ai, ai Amoroto
zure jarraia badator,
gaurko gaztediak....(bis)
maite du herria (bis)
eta bizi nahi luke berton....(bis)

Ispaster, Lekitxo,
Mendexa, Berritxu,
Markina, Aulesti, Gizaburu.
Horiek dira zure albo herriak
zaintzen zaiturenak seguru
Zu danan erdian mendi tontorrian
eusko ikurriña bezala,
laister egingo zitue seguru
zazpi herrien kapitala.
Ai, ai Amoroto baso zelai
mendi tontor.
Ai, ai, ai Amoroto
herri txiki herri jator.
Ai, ai, ai Amoroto
zure jarraia badator,
gaurko gaztediak.....(bis)
maite du herria(bis)
eta bizi nahi luke berton.... (bis)
A-mo-ro-to.