Albisteak

 
Amorotok 500 urte bete berri ditu eleizate burujabe legez. Hori dala eta, une aproposa izan daiteke memoria jorratzeko, baita etorkizunaz hausnarketa egiteko be. Bide horretan lagungarri izan daitekeelakoan, berbaldia antolatu dau Udalak. Azaroaren 16an izango da, zapatua, Kultur Etxean, 18.00etan.
 
Bi hizlarik jardungo dabe bertan. Alde batetik, Ander Plaza historialari lekeitiarrak, orain dala 500 herriko Amoroto eta Lea-Artibai zelakoak ziren gogoratuko dau. Eta, horren osagarri, Gorka Menendez etnobotanikoak, garai hartan baserria eta lurrak zelan egozan antolatuta azalduko dau, ondorengo mendeetan zelan joan dan antolaketa hori aldatzen esplikatuz.

Berbaldia dan bitartean, Kultur Etxean bertan Amorotoko argazki zaharren erakusketa txikia egongo da atonduta paneletan.

Kartela ikusi (PDF, 682KB)