Albisteak

 

"Amoroto, ginena eta garena, ahotik bihotzera", Amorotoko Udalak sustatutako dokumentala sarean ikus daiteke Argia astekariaren web gunean. Dokumental hau 2017an egin zen, Amoroto herriaren memoria ariketa bezala, eta oinarrian, 85 urtetik gorako 11 amorotarri egindako elkarrizketak daude, horiekin istorio baten haria josiz. Euren ahotsetik herriaren azken zortzi hamarkadetako bizimodua ageri da, tarte berezia gordeta 36ko gerrak eta ondorenak ekarri zuenari".

Ikusi dokumentala