Noticias

 

Amorotoko udal idazkaritzan administrari-laguntzaile lanposturako, udal langileen oporrak direla eta ordezkapena egiteko, pertsona bat hartuko du Amorotoko Udalak, lanaldi osoan.

Hautagaien baldintzak:

  • 2. Hizkuntz Eskakizuna edo baliokidea izatea.
  • DBHko Graduatu, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulu baten jabe izatea.
  • Esperientzia baloratuko da. Bereziki, toki administrazioan.
  • Baita baloratuko da Amorotoko herria eta bere ezaugarriak ezagutzea.

Beharrezkoa ikusten bada, elkarrizketak egin ahalko dira hautagaiekin, lanposturako egokitasuna ikusteko.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria.
  • NAN kopia.
  • Euskararen ezagutzari dagokion agiria.
  • Kurrikuluma.

Eskaerak udal idazkaritzan aurkezteko epea 2020ko uztailaren 29ko eguerdiko 14:00ra artekoa izango da.

Iragarkia (PDF 15,8KB)