Noticias

 

“Bertatik Bertara” kanpaina antolatu du UEMAk eta Amorotoko Udalak bat egin du berarekin.

“Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” leloarekin, kanpaina honen helburua da herritarrei eta bisitariei erakustea herri euskaldunak zer-nolako altxorrak diren, bertatik bertara zenbat goza daitekeen nabarmenduz, bertako produktuekin, bertako kulturarekin eta bertako ekonomian oinarritutako garapenari eskutik helduta. Beti ere udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela ahaztu gabe.

Kanpainaren hasiera honetan, merkataritza eta ostalaritza sektoreetarako prestatutako materiala banatuko da, herritarrengana eta bisitariengana heltzeko bitartekari ezin egokiagoak direlakoan.