Noticias

 

Neguko bertoko gastronomiako hainbat plater dastatu ahal izango dira eguerdian, danak herritarrek eginak. Frontoi kanpoan, berriz, herriko abereen erakusketa be egongo da. Bitartean, txarria burduntzian erretzen egongo da, iluntzerako prest egoteko. Iluntzean, 19.00etatik aurrera txarri errea pintxoetan dastatu ahal izango da, eta Izarra eta Naiara trikitilariek alaituko dute giroa.

Bertoko betiko sukaldaritzako platerak eta bertoko jeneroa balorean ipini nahi dira jai xume honetan, herritarren eta bisitarien arteko topaleku atsegina izateagaz batera.

Ongi etorri eta on egin!

Kartela (PDF 291B)