Noticias

 
Amorotoko Udalak Ugaran auzoko Oletako bidegurutzean konponketa lanak egin ditu 2017. urte honetan.

Besteak beste, zoladura berritu da, eta baita seinalizazio bertikala eta horizontala.

Obren aurrekontua 33.030,50 € eurokoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 24.685,72 € euroko dirulaguntza lortu da, Azpiegiturak 2017 programaren kargura.