Noticias

 

Herri batzarrean aipatu zen legez, Amorotoko Udalaren asmoa da haztapen edo tanteo bat egitea, herritarren etxebizitza beharrizana ezagutzeko eta aztertzeko.

Interesatuta egonez gero, Amorotoko udal idazkaritzan eman zure datuak (izena, NAN eta telefonoa) ekainaren 30a baino lehenago. Apuntatzea pertsonalki, telefonoz (946842549) eta e-posta bidez (mblaka.amoroto@bizkaia.org) egin daiteke.

Orain izena emateak ez du inolako konpromesurik suposatzen, bilera informatiboa egingo delarik izena emandakoekin, dauden aukerak aztertzeko.

 Anuncio (PDF 50KB)