Amoroto - Amorotoko Udala

  1. > Hasiera
  2. > Bertso Txokoa
Osteguna, 2010/09/09

Bertso Txokoa

Hartu parte gure Bertso Txoko honetan. Bota zure bertsoa eta hemen agertuko da. Bete beheko formularioa zure bertsoa idatziz.

Gaia: Amorotori.

Amoroto´ri egin nai deutsat
erakutsi bat garbia,
erri guztia ezagutzen dot
ez da erraza nagia,
oitura zarrak zaintzen dituen
jende jator ta argia,
mendi tarteko pitxi bat zara
ta euskeraren kabia.

Milla bederatzireun eta
berrogei ta amarrian,
lenengoz plazan kantatu neban
Amoroto´ko errian,
Ekainillaren ogei ta bata
San Luis´en jai ederrian,
Udal etxeko ikuspegitik
lengo oitura zaarrian.

Tontorka baten gañean dago
mendi tantaien onduan,
San Martin jaiak dira udaran
SantaBarbara neguan,
eguna lasai pasatzekotan
batek nai daben moduan,
mundu ontako paradisua
ba dakigu nun daguan.

Egilea: Juan Azpillaga

Bertsolariak Amorotoko Jaietan
Aurrekoa   Ez dago

Erantsi Bertso bat

* Datu guztiak bete behar dira. - Zure IP Zenbakia 38.107.191.119 da.
Sartu Bertso Berri bat.