Amoroto - Amorotoko Udala

  1. > Hasiera
  2. > Albisteak
Osteguna, 2010/03/11

Albisteak

Berriaren Sarrera Data: 2010/02/10

Iragarkia - Plan Orokorraren Aurrerapena

Amorotoko Plaza Amorotoko Plaza

Amorotoko Udalbatzak 2009ko abenduaren 16an egindako bilkuran Amorotoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Plangintza Aurrerapena jendeaurrean ipintea onartu zuen.

Espediente jendeaurrean egongo da ikusgai bi hilabeteko epean, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, 2010eko urtarrilaren 29tik martxoaren 29ra.

Epe horren barruan, egoki deritzen iradokizunak eta alternatibak aurkeztu daitezke.

Agirian jartzen dena ekainaren 30eko 2/2006 Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legearen 90.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Berriaren Sarrera Data: 2009/06/26

2009ko Amorotoko Jaien Programa

2009ko Amorotoko Jaiak. Jaietako Ekitaldi bat.

Badatoz urtero moduan Amorotoko jaiak eta hainbat ekitaldi antolatu dira.

Aurtengo jaiak uztailaren 3an hasiko dira Bolandera eta Salbearekin gaueko 20:00etan. Gaueko 22:30etatik aurrera Rock Kontzertua egongo da frontoian eta goizeko 2-etatik aurrera erromeria plazan.

Uztailak 4an, San Martin egunean, egun guztian zehar hainbat ekitaldi antolatu dira. Meza, Tortila Txapelketa, Brixka Txapelketa, Bertso Txotxongiloak, Kontzertuak plazan eta abar...

Uztailaren 5a ere jai ekitaldiz beteta dator. Hirugarren adinekoentzat bazkaria, bertsolariak eta abar...

Uztailaren 6an, mozorro lehiaketa, bertso poteoa eta gauean erromeria plazan Jake Mate eta Luhartz taldeekin.

Amorotoko Jaietako Programa Osoa.

San Martin Jaien Kartela.

Berriaren Sarrera Data: 2009/03/30

Herritarrei laguntza eskakizuna IKT dinamizatzailearen proiektuarentzat.

Seinalearen Estaldura. Seinalearen Estaldura.

Lea Artibai Landa Garapen Elkartetik, IKT dinamizatzailearen proiektuaren barnean sartuta, azterketa bat egiten ari gara herriko auzoetan Internet, telefono mugikorren estaldura eta TDT aren seinalea nola dauden jakiteko.

Horretarako herritarren laguntza behar beharrezkoa dugu zerbitzu hauen gabeziak ezagutzeko.

Abisu honi buruzko informazio gehiago, beheko loturan irakur daiteke.

Azterketaren Iragarkia
Berriaren Sarrera Data: 2009/02/16

UDALMAP - Udal mailako Iraunkortasun - adierazleak

Udalmap-en Logotipoa Udalmap - Udal Txostena

2008ko otsailean aurkeztu ziren UDALMAP bezala ezagutzen den Euskal Autonomia Erkidegoan udal mailako iraunkortasun-adierazleak izeneko egitasmoaren lehenengo emaitzak.

Azken hilotan Lehendakariordetza honetan Udalmap barruan tresna berri batzuk sartzen joan dira bertan eskaintzen den informazioaren aurkezpena emankorra izateaz gain erabakiak hartzeko garaian erabilgarriagoa izan dadin.

Gaur egun aurkezten dugu bakarrik alkateentzat bakarrik sortu den produktu bat, Udal Txostena izena eman dioguna. Txosten horretan ageri da gure ustez esanguratsuenak diren adierazleen hautaketa bat ekonomi, gizarte eta ingurumen arlotan udalerriaren errealitatea hobeto ezagutzearren.

Duen abantaila handia da automatikoki eguneratzen dela Udalmapen gure udalerriari buruz eskuragarri dagoen azken informazioa.

Udal Txostena esteka honetatik ikusi ahal da:

AMOROTOKO udal txostena

Berriaren Sarrera Data: 2009/02/15

Dantza Ikastaroa badator aurten ere!

Dantza Ikastaroa Dantza Ikastaroa

Aurten ere Euskal dantzen ikastaroa antolatu dugu Amoroton. Otsailaren 28an hasiko dira klaseak Kultur Etxean, goizeko 10:30etatik 12:00etara.

Hamar asteko iraupena izango du ikastaroak, eta parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Otsailaren 21a baino lehen izena ematea Amorotoko Herriko Tabernan egongo den zerrendan.

Klaseko lehen egunean pertsonako 20€ ordaindu beharko dira, eta, toki arazoak direla eta, lehenengo apuntatzen diren 35 lagunek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Beraz, animatu aurten ere, eta bizkor ibili!!!

Ez dago Hurrengoa