Leku interesgarriak

Amorotok garrantzi haundia du Kultur Ondare modura. Bere ezaugarririk nabarmenena, herriko baserriek osatzen dute. Baserri eder eta ondo zainduak dira eta oso ondo erakusten dute herri hau nekazal gizarte baten adierazgarri dela.

Amorotoko baserriak ez dira antzinekoak, XVIII eta XIX. gizaldietakoak dira. Badirudi XII. gizaldian etxe txiroak zeudela eta XV. gizaldirarte ez zela baserririk egon.

Garapen ekonomikoarekin batera baserrien eraikuntza kalitatea ere hobetuz joan zen, hala nola XVIII eta XIX. gizaldiko baserri ederrak gaur egun ere ikus daitezkeen.

Elizaren atzean, frontoia eta eskolak daude. Frontoia 1982 eraberritu zuten, horrela frontoi estalia bihurtuz. Kanpoaldean, zurkaitz handiei eutsitako hormatzarra dauka, tamainu desberninetako harriez egina. Barruan harlauz egindako frontisa eta grifazko ibilgua daude. Probalekua ere badu eta bere probarriak 1949ko data dute.